-
-
1 332 m
400 m
0
2,3
4,5
9,06 km

Переглянуто 103 раз(и), завантажено 2 раз(и)

біля Urzabal, País Vasco (España)

Larraiztik abiatuta, ohiko ibilbidearen alternatiba polit bat da Muitzeko bidea. Txindokiren ekialdeko magaletik doan bidea da hau. Hasiera hasieratik malda handi samarra duen arren, zailtasun handirik gabeko bidea da eta itzalguneetatik ibiltzeko aukera ematen du.

Lehenbiziko langa gurutzatu bezain laister, Trail zirkuituko seinaleei jarraituz, ezkerretara hartu behar da, zelaian barneratuz, aldapan gora. Seinale horiei jarraituz, pista batetara iristen da ibilbidea eta pista hau,berriz, berehala antena errepikagailu batzuetara. Horietara iritsi baina zertxobait lehenago, ezker aldera bidezidor bat ateratzen da maldan behera eta horixe hartu behar da. Hortik aurrera ez du galbiderik ibilbideak. Baso baten ertzetik gora eginez eta sakan edo barranko txiki bat gurutzatuz, belardian doan azken malda pasata, ohiko ibilbidearekin elkartzen da bidea mendilepoan, azken malda ohiko bidetik igotzeko.

Jeitsiera ohiko ibilbidetik egingo dugu, honela Txindokiri buelta osoa emanez.

Ohiko ibilbideko igoeraren zailtasun eta gogortasun oso antzekoak dituen bidea da eta merezi du hemendik igotzeak, jende aldetik ere askotan beteta egoten den bidea ekiditeko.

Коментарі

    You can or this trail