Час  7 годин 59 хвилин

Координати 3455

Uploaded 3 серпня 2018

Recorded серпня 2018

-
-
636 m
2 m
0
6,6
13
26,46 km

Переглянуто 334 раз(и), завантажено 25 раз(и)

біля  Arrigorriaga, País Vasco (España)

Ibilbide zirkular honek, Mandoiako mendilerroko hainbat gailur lotzen ditu, Arrigorriagako tren geltokitik hasita. Lau bailara desberdinen artean ibiliko gara: Nerbioi, Zeberio, Arratia eta Ibaizabal. Arrigorriaga, Zaratamo, Zeberio, Bedia eta Galdakao udalerrietako lurretatik igarotzen da ibilbidea. Bizkaia industrializatuaren bihotzean, berdegune eta arnasgune lasaia osatzen du Mandoia mendilerroak. PR-BI 11, 11.1 eta 11.2ko marka zuri-horiak ikusiko ditugu Artanda eta Mandoia artean, baita GR batenak (zein?) ere. Horretaz gain, marka gorri-urdin batzuk ere ikusiko ditugu ibilbideko hainbat lekutan.

Gailurrak, igoera ordenean:

- Artanda (550 m)
- Uduri (551 m)
- Tontorrandi (522 m)
- Mandoia (638 m)
- Gazteluzar (515 m)
- Zeata (368 m)
- Upo (573 m)

Iturriak:
- Arrigorriaga
- Ereño auzora heldu aurretik
- Upoko magalean (itxita zegoen ibilbidea egitean)

Hainbat zailtasun (honegatik zailtasun ertaina jartzearen arrazoia):

- Gazteluzarrerako igoera-jaitsiera ez dago oso ondo garbituta, eta zaila da bidea aurkitzea eta landarediak (sasiak tartean) zaildu egiten du igoera.
- Era berean Zeatara igotzen ez dut benetako bidea aurkitu nahiko goian egon arte, eta landatu berri zegoen eukaliptu baso batetik gora egin dut. Bi mendi horietarako igoerak ez dira batere erosoak izan. Zeatara igoerako bidea aurkitzeak erraztuko luke gailurrera heltzea. Bestela, Ereñoko San Martin baselizara heldu orduko ezkerretara doan pista hartu eta Lekubasora doa, Zeatatik pasatu behar gabe. Zeatako jaitsierak Lekubasorantz, ordea, ez du inolako arazorik.
Artanda eta Mandoia arteko gailurra. Ez dut buzoirik edo antzekorik aurkitu, baina landaredi asko dago. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/2307#main
Azken gailurra. Igoera altuera honetan gogorra egiten den arren, ikuspegi ederra dago tontorretik. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/485#main
Lehen gailurra. Arrigorriaga eta Ugaoranzko ikuspegi polita dago bertatik, baita Gorbeia eta Aldamin-erantz ere. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/378#main
Gailurra. Buzoiean ez da ez izen ez altuerarik ageri, ezta nork jarrita dagoen ere. Igoera ez dut bide normaletik egin, komeni da aurretik etxeko lanak egin eta ikustea nondik den igoera. ;) Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/2412#main
Bediako auzoa
Bediako auzoko sarreran dagoen iturria.
Igoera nahiko zaila duen gailurra. Ikuspegiak ordea, merezi du. Usansoloko mendi taldeko buzoia du mendiak. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/2308#main
Ur patzuergoaren urtegia. Piknik gune eta barbakoa gutxi batzuk ere badaude bertan.
Ibilbideko gailur nagusia, mendilerroari izena ematen diona. Arratia eta Ibaizabalerantz ikuspegi ederra dago bertatik. Bedia eta Zeberio arteko mugan dago. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/442#main
Hainbat mahai eta barbakoa daude bertan. Ibilbidea laburtu nahiez gero, zuzenean egin daiteke hemendik Uporantz.
Artanda eta Mandoia arteko gailurra. Zeberioko mendi taldeak jarritako buzoi berria dago bertan. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/4607#main
Upoko iturria, piknik gunean dagoena. ADI! Ibilbidea egin zenean, ez zeukan urik.

Коментарі

    You can or this trail